Arima + MICE

Arima + MICE

Eintrittskarten ansehen
Arima + MICE

Arima + MICE

Shake Bilbao. Ibañez de Bilbao 2. Karte ansehen


Online Verkauf geschlossen

Für mehr Infos setze Dich gerne mit dem Veranstalter des Events in Verbindung.

Die Kontaktdaten des Veranstalters findest Du unter dem Abschnitt "Verantaltet von".

Beschreibung

- 19:30h

- urtarrilak 30 enero (osteguna)

- Shake! (Bilbo)

- 5/7€ - Aurresalmenta entradium-en

----------------------------------------------------------------

ARIMA:

Nire behar emozionalak eta sentimentalak modu ezberdin batean azaleratzeko helburuarekin sortu nuen “Arima” proiektua 2018. urtean. Melodia sentimental eta etereoek, kitarra distortsionatuekin nahastuz bidaia pertsonal eta berezi batera gonbidatzen zaituzte. “Arimaren” kontzertu bat txirrista shoegaze baten modukoa da; berezia, pertsonala eta sentimentala.  

Orain, 4 abestiz osatutako “Metamorphosis” EP-a aurkezten ari gara Euskal Herritik zehar hainbat kontzertu eginez. Diskoa Karlos Osinaga, “Txap”-ekin grabatu dugu Bonberenea ekintzetako estudioetan. Proiektu berrian, Josu González (baxua) eta Gontzal Bilbao (bateria) arituko dira. 

Paule Bilbao (gitarra eta ahotsa).

----------------------------------------------------------------

MICE:

Urte luzez hainbat proiektutan ibili eta gero Miren Narbaizak bere bakarkako bideari ekin dio. MICE izenpean kaleratu du bere debuteko lana. Zortzi kantu, zortziak bereziak, orain arte egindako bidetik ikasi duena eta erakusteko gogoz zegoena doinuetan jarri nahi izan du eibartarrak. Atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe, ahotsa denaren gidari eta Atala estudioko soinu sendo eta dotorea oinarrian duela, garai bateko lanek bezala, zintan jasoa. Joseba Baleztena (Sexty Sexers, Joseba B. Lenoir, Sumisión City Blues) musikari handia izan du alboan diskoa ekoizten.

Narbaizaren konposizioen moldaketen ardura ez ezik, gitarrak, bajua eta teklatuak ere gehitu dizkio grabazioan. Ilargi Agirre (Perlak, Joseba B. Lenoir) zarauztarra eseri da baterian eta soinuaren ardura Iñigo Irazokik izan du. Napoka Irian hasi zen Miren musikaren munduan, Ander Mujikarekin batera makina bat kontzertu, bost argitalpen eta hamaika bizipen konpartituz. Ordutik ez da geldi egon, Perlak, Joseba B. Lenoir edo Dual Split taldeetan ere ikusi ahal izan dugu gitarra, teklatuak eta ahotsarekin lagunduz.

Orain, besteekin konpartitzeaz gain, bere barrurako bidaia egiteko tenorea iritsi zaio, bere lanik eta pertsonalena.

In diesem Fall hat der Veranstalter keine Altersbeschränkung festgelegt, wenn Du dennoch Zweifel hast setze Dich gerne mit dem Veranstalter direkt in Verbindung.

Teilen!

Veranstaltet von

Jon Hervás

Details